IKASI - LINK Navarra - Plan de Inclusión y Capacitación Digital
Doako eskaintza
Zure trebetasun digitalak hobetu eta egungo ingurune teknologikoaren erronketara egokitu nahi baduzu, prestakuntza-eskaintza hau zuretzat da.
Modalitate presentziala edo online aukera dezakezu, zure beharren arabera.
Oinarrizko gaitasunetatik ezagutza aurreratuetaraino ikasiko duzu zibersegurtasunaren, adimen artifizialaren, datuen analisiaren edo tresna kolaboratiboen arloetan.
Prestakuntza horrek zure enplegagarritasuna, produktibitatea eta ingurune digitaletan erraztasunez moldatzeko gaitasuna hobetzen lagunduko dizu.

Kliko. Prestakuntza erraza, doakoa eta zure neurrira. Teknologia zure erritmoan. Sar zaitez kliko.navarra.es webgunean edo deitu 012 telefonoa eta jaso ezazu digitalizazio-ikastaroei buruzko orientazio pertsonalizatua.
Egokitzen zaizun ikastarorik aurkitzen ez baduzu...

