PRIBATUTASUN POLITIKA

Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua, Telekomunikazioen eta Digitalizazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez(hemendik aurrera, TDZN), bai eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua (hemendik aurrera, NL) ere, datu pertsonalen babesari buruzko legeria indardunari jarraituz, TREBAKUNTZA DIGITALAREN WEB ORRIAREN erabiltzaileei jakinarazten die pribatutasunari eta datuen babesari buruzko politika, erabiltzaile horiek bere webera sartzean borondatez ematen dituzten datu pertsonalen tratamenduan aplikatuko duena. Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak, baita Nafarroako Enplegu Zerbitzua ere, tratamenduaren arduradun gisa, helburu hauetarako tratatuko ditu zure datu pertsonalak:
  • Jasotako inskripzioak kudeatzea.
  • Jasotako emaitzen buruzko, erabat anonimoak diren txosten estatistikoak sortzea.
  • Prestakuntza-eskaintzaren gaineko informazioa ematea.

Jakinarazten dizugu zure datuen tratamendurako lege-oinarria DBEOren 6. artikuluaren 1.e) apartatuan dagoela. Bertan adierazten denez, tratamendua zilegi izanen da beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

Eginkizun hori DPBEDBLOren 97. artikuluan dago aurreikusita (Eskubide digitalak sustatzeko politikak), TDZNri dagokiona. NLren partez 30/2015 legea dago, non Lanerako Lanbide prestakuntza sistema erregulatzen da.

Datuak babesteko eskubideak egikaritu ditzakezu Cabarceno kalea 6, 3. solairua, 31621 SARRIGUREN helbidera idatziz, dgtd@navarra.es helbidera idatziz edo hurrengo izapidean klik eginez. Halaber, Datuak Babesteko Ordezko Unitatean edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea du.

Erabiltzaileak, formulario elektronikoen bitartez tratamenduaren arduradunei bere datu pertsonalak emanez, berariaz baimena ematen du tratamenduaren arduradunek datu horiek tratatu ditzan pribatutasunari eta datuen babesari buruzko politikaren klausula honetan adierazitako eran eta hemen azaldutako helburuetarako.

Tratamenduaren arduradunek web orriaren erabiltzaileei jakinarazten die haien datu pertsonalak tratamendurako bildu ahalko direla baldin eta egokiak, beharrezkoak eta ezinbestekoaren neurrira mugatuak badira, kontuan izanik zer esparrutan eta zer helburu zehatz, esplizitu eta legitimotarako eskuratu diren. Ezereztu eginen dira helburu horretarako egokiak edo beharrezkoak izateari uzten diotenean, edo titularrak berak hala eskatzen duenean, ezerezteko eskubidea baliatuz.

Tratamenduaren arduradunek datuen babesaren arloan une bakoitzean indarra dagoen legeria betetzeko konpromisoa adierazten dute.

Emandako datu pertsonalak tratamenduaren arduradunek tratatuko dituzte, eta ondoren azaltzen den informazioaren arabera erabiliko dira.

0000

ZER DATU PERTSONAL BILTZEN DITUGU ETA ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU?

  • Zuzenean bildutako datuak: datuak biltzeko formularioan borondatez jarritakoak.
  • Cookieak erabiliz zeharka lortutako datuak: estatistikak egiteko, gure web orria nola erabiltzen den aztertzeko.

Behean dagoen taulan zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko xehetasun gehiago aurkituko dituzu, honako atal hauetan:

  • Helburu nagusiak: zure datuak zertarako bildu behar ditugun azaltzen da, alegia, zergatik tratatzen dugun zure informazioa.
  • Legitimazioa: zure datuak tratatzeko zilegitasuna ematen digun arrazoia azaltzen da.
  • Gordetzeko epea: datuak gordetzeko epe zehatza edo epe hori erabakitzen duten irizpideak azaltzen dira.
  • Hartzaileak: modu legitimoan zure datuak norekin partekatuko ditugun azaltzen dugu, kasua denean.
  • Interesdunen eskubideak: zure datu pertsonalen tratamenduan interesduna zaren aldetik zer eskubide dituzun jakinarazten dizugu.

DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO INFORMAZIOA

Tratamenduaren arduraduna UNIBERTSITATE, BERRIKUNTA ETA ERAKDALEKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA
(TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO ZUZENDARITZA NAGUSIA)
Cabarceno kalea 6, 3. solairua, 31621 SARRIGUREN.
Telefonoa: 848423080
Kontaktua: dgtd@navarra.es
DBDren kontaktua: dpd@navarra.es

NAFAR LANSARE
Tomás Caballero parkea 1, Fuerte del Principe II eraikuntza, 2en eta 3en solairuak, 31005, Iruñea
Telefonoa: 848424500
Posta: gerencia.sne@navarra.es
DBDren kontaktua: dpd@navarra.es
Xedeak - Gaitasun digitaleen autoebaluazioa egiteko.
- Jasotako inskripzioak kudeatzea.
- Jasotako emaitzen buruzko, erabat anonimoak diren txosten estatistikoak sortzea, interesdunaren profila kontutan hartuz.
- Prestakuntza-eskaintzaren gaineko informazioa ematea, interesdunaren profila kontutan hartuz.
Legitimazioa eta gordetzeko epea

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria DBEOren 6. artikuluaren 1.e) apartatuan dago. Bertan adierazten denez, tratamendua zilegi izanen da beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

Eginkizun hori DPBEDBLOren 97. artikuluan dago aurreikusita (Eskubide digitalak sustatzeko politikak). Eta interes publikoaren izenean egina, irailaren 9ko 30/2015 Legean oinarrituta (30/2015 Legea, irailaren 9koa, lan-arloko enplegurako lanbide-heziketaren sistema arautzen duena).


Formularioan izartxo batez (*) markatutako eremuak beharrezkotzat jotzen dira formularioaren xedea kudeatzeko. Eremu horietako datuak ematen ez badituzu, ez da zure eskaera betetzen ahalko.

Kontsultatu gure cookieen politika, webaren funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieei buruzko informazioa lortzeko.



Nazioarteko transferentzien eta lagapenen hartzaileak - MICROSOFT CORPORATIONen “enpresentzako online zerbitzuak” erabiltzen ditugu, hala nola Office 365 edo Azure tresnak. Erabilera hori nazioarteko datu transferentzia da, eta DBEBk babestuta dago: TI-00032-2014_Resolucion-de-fecha-09-05-2014.
Interesdunen eskubideak

Datuak babesteko eskubideak egikaritu ditzakezu Cabarceno kalea 6 - 3. solairua, 31621 SARRIGUREN helbidera idatziz, dgtd@navarra.es helbidera idatziz edo hurrengo izapidean klik eginez. Halaber, Datuak Babesteko Ordezko Unitatean edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea du.

Erabiltzailea izanen da tratamenduaren arduradunei emandako datuen egiazkotasunaren erantzule bakarra.

Tratamenduaren arduradunek behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatzen dituzte datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, baita horien aldaketa, galera edo tratamendu edo sarbide ez baimendua galarazteko ere, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak.

Web orriak SSL (Secure Socket Layer) ziurtagiria dauka, zure nabigatzailearen eta gure web orriaren arteko datu transmisioan segurtasuna bermatzeko.

Zerbitzari seguruak ezartzen duen konexioan informazioa zifratuta igortzen da, erabiltzailearen gailuak eta web orriarenak soilik ulertu ahal izateko moduan. Horrela, SSL protokoloa erabilita, honako hau bermatzen da:

  • Erabiltzailea bere datuak web orriaren zerbitzariari ematen ari dela eta ez beste edozeini.
  • Erabiltzailearen eta web orriaren artean datuak zifratuta transmititzen direla, beste inork haiek irakurri edo manipulatzea galaraziz.

Ingurune seguruan dagoela egiaztatzeko, erabiltzaileak begiratu behar du ea egiaztapen web orriaren helbideak https:// duen hasieran.

Web orriak segurutzat jo daiteke, halaber, bere nabigatzailearen helbide barran giltzarrapo baten ikonoa agertzen denean.

Azkenik, SSL ziurtagiria badagoela egiaztatzeko, web orriaren propietateak egiaztatzen ahal ditu bere nabigatzailean. Horretarako, haren ezaugarriak kontsultatu beharko ditu.

Pribatutasun politikan eta informazioa administratzeko jardunbideetan egindako edozein aldaketa egoki islatuko da, eta tratamenduaren arduradunek pribatutasun politika horri zerbait eransten ahalko diote, baita hura aldatu edo ezabatu ere, beharrezkotzat jotzen duenean.

Tratamenduaren arduradunek ez ditu inoiz aldatuko politikak eta jardunbideak aurretik erabiltzaileek eman eta biltegiratu ditugun datu pertsonalen babesari eraginkortasuna murrizten dion moduan, ez badute aldez aurretik adostasuna agertzen ukitutako erabiltzaileek.