Gaur egun, oso garrantzitsua da komunikatzeko, informatzeko, lan egiteko edo ongi pasatzeko teknologiak (mugikorrak, tabletak eta ordenagailuak) behar den gisan erabiltzea.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak doako ikastaroak eskaintzen dizkizu mezu elektronikoak bidaltzen edo jasotzen ikasteko, bideodei batean parte hartzeko, zure Osasun Karpetan sartzeko, administrazioarekin izapide bat egiteko, Interneten informazioa kontsultatzeko eta, gainera, modu seguruan egiteko.

DigitalizaT SortuGainera, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NL-NEZ) digitalizaT sortu du tresna askorekin, zure enpleguan lagunduko dizuten gaitasun digitalak eskuratzeko.

Izena emanda al zaude SNE-NLn? Zeren zain zaude? Sartu eta hasi trebatzen!