Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Plana

Trebakuntza digitalari esker, pertsonek komunikazio-teknologiak beren onerako erabiltzeko edo haien erabilera hobetzeko aukera dute.

Nafarroako Gobernuakherritarrei lagundu nahi die beren ezagutza eta tresna digitalen erabilera hobetzen, eta horrek beren bizitzako hainbat alderditan aurrera egitea ekarriko die eta harremanak hobeak eta seguruagoak izateko aukera emanen die. Horretarako, Gizarteratze eta Gaikuntza Digitaleko Plana* plazaratu dugu, doako ikastaroekin, ebaluazio-tresnekin eta herritarrei bide horretan laguntzeko proiektuekin.

Ikaskuntza-mailak oso desberdinak izan daitezke, mundu guztiak izan baitezake beti zerbait gehiago ikasteko. Horregatik, hiru maila ezarri dira: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua. Horietan, mezu elektroniko bat bidaltzen, Cl@ve sistema erabiltzen edo tresna konplexu bat menderatzen ikasten ahalko da.